Aranbaltzako aztarnategia jendeari ezagutarazteko asmoz, bisita egiteko aukera eskainiko du bihar Arkeologi Museoak. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa zen (hilaren 14a baino lehenago; 12 euro: autobusa, museora sarrera eta aztarnategira bisita, barne). "Aranbaltzako aztarnategi paleolitikoa. Bizkaiko biztanleriaren lehenengo lekukoak" goiburuagaz, bisitaren irteera Bilbon ipini dute, 09:00etan, San Nikolas enparantzan; Barrikara abiatzeko. Heltzean, Joseba Rios Garaizar doktorea gidari dutela ezagutuko dute parte-hartzaileek Aranbaltza. Aztarnategiaren zuzendaria eta CENIEHko (Burgos) arkeologoa da Rios, berak azalduko dizkie 2017ko lehenengo emaitzak eta darabiltzaten prozesu zientifikoak.
Eguerdian, Arkeologi Museora itzuliko dira. Biltegietara bisita egingo dute, aztarnategietan aurkitu izan diren Bizkaiko lehenengo giza frogak ezagutzeko; eta Museoko arkeologoa den Diego Garate Maidagan doktoreak emango dizkie azalpenak, piezen ikertzeko eta kontserbatzeko egiten dituzten lanen inguruan.
Aranbaltzaren garrantzia
Arkeologia Museoak adierazi duenez, 2013tik dihardute arkeologia-indusketan Aranbaltzan, Rios beharren buru dela. "Azkenengo neardentalen eta lehenengo gizaki modernoen arteko trantsizioaren frogak aurkitu dira. Horrez gain, neardentalen okupazio bat berreskuratu da, aire zabaleko habitat bat dirudiena". Azkenengo ehiztari-biltzaileen presentzia ere aurkitu dute, Pleiostozenotik Holozenora igarotze-garaian (orain dela 10.000 urte), eta Kaikolitikoko kanpamentu baten aztarnak ere bai (orain 5.000 urte). Horrenbestez, Aranbaltza gure lurraldearen (aurre)historiako prozesu garrantzitsuenetakoak ulertzeko ezinbesteko lekua dela ondorioztatu dute.
Irteeraren info+: Arkeologi Museoa / 944 040 990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus