Plentziako Udalak eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deitura Babestuak antolatzen dute lehiaketa, BBK-k lagunduta. Hiribilduko Eleiz enparantzan 10:00etan ipini dute hitzordua; aurrerantzean, ordu erdiko tartea izango dute ekoizleek euren gaztak lehiaketan aurkezteko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "jatorri-deiturara
atxikitako gaztandegiek bakarrik parte har dezakete, dagokion kaseina-plakagaz identifikatutako gaztakaz."
Goizeko 11:00etan zabalduko dituzte Idiazabal Gazta saltzeko eta dastatzeko egongo diren 16 postuak, baita
txakolin-postu bat ere. Orduantxe hasiko dute hiru epailek lehiaketaren dastatze-aldia ere, finalean lehiatuko diren gaztak aurre-aukeratzeko asmoz. "Idiazabal JD Dastatze Batzorde Ofizialaren kide batek eta Bizkaiko gastronomiaren, kazetaritzaren eta gizartearen bi pertsonak osatuko dute mahai bakoitza. Dastatzea
eguerdiko hamabi eta erdietan amaituko da, gutxi gorabehera", iragarri dute arduradunek.
Hala, 13:00etan ezagutaraziko dituzte Plentziako 2017ko Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren gazta irabazleak. Sariei dagokienez, honako hauek dira:
Lehen saria: 300 € eta garaikurra
Bigarren saria: 150 € eta garaikurra
Hirugarren saria: 5 € eta garaikurra