Getxoko Udalak jakinarazi duenez, EUDELen buru eta Getxoko alkate Imanol Landagaz batera, "udal-ordezkariek eta hiritarrek bat egin dute gaur eguerdian Getxoko udaletxea aurrean egin den 5 minutuko elkarretaratze isilarekin". EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak deitu du elkarretaratzea Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko.
"Getxoko Udalak bat egin du EUDELen gaitzespen irmoarekin aipatutako atentatuen aurrean; eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Halaber, bere dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei", prentsa-oharrez adierazi dutenez. Hala, "gainontzeko euskal udalekin batera, Getxok besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena" helarazi die "Bartzelonako eta Cambrilseko hiriei, une latz hauetan".