Artatzagana auzora doan errepidea itxita egongo da abuztuaren 21etik aurrera, bi astez. Leioandin egiten dabiltzan lanen ondorioz etengo dute trafikoa aipatutako inguruan; eta autobus-zerbitzuan ere aldaketak izango dira. Artatzaganara joateko "errepide berria eraikiko da", besteak beste.
Autobus-zerbitzuari dagokionez, geraleku batzuk ez dira erabilgarri egongo; Leioako Udalak jakinarazi duenez, Bizkaibusen A2161 linean aldaketak egingo dituzte: Unibertsitateko noranzkoan, Inaurratzaga kaleko 20. zenbakian dagoen geltokia kenduko da, eta Artatzaganako botikaren aurreko biak ere bai; ostera, Aldekoenako biribilguneko geraleku biak mantenduko dira.
Leioako Udalak azaldutakoaren arabera, "Leioandiko obrei esker, nabari hobetuko da Artatzagana, Aldekoena, Sarriena eta Elexaldeko auzoen lotura Lekueder eta Estartxeko zonalderekin. Zehazki, lotura berri bi eta biribilgune berria egiten ari dira zonalde honetan; behin-behineko itxiera jasango duen errepide hau ordezkatuko duen errepide berria eraikiko da, eta bestetik, bide berri hau eta Elexaldeko biribilgunea lotuko duen errepide berria ere egingo da".