Iturriek azaldu dutenez, ustezko lapurrak katu mekanikoak erabiltzen zituen ibilgailuak altxatzeko. Ondoren, lau gurpilak kendu ostean, adreiluen, baldosen zein zementuzko blokeen gainean usten zituen autoak. Lapurretak garajeetan zirenean, ostera, ibilgailuak su-itzalgailuen gainean agertu izan dira. Ertzaintzaren arabera, mota horretako lapurretak azken hilabeteotan jazo dira Getxon, Sopelan, Plentzian eta Derion.Lapurreta horien denen ondorioz, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen eta egindako jarraipenei esker lapurretakaz zerikusia zuen Seat Ibiza bat identifikatu zuten, iturrien arabera. Horren jabea nor zen jakin ostean hura atxilotu dute gaur, ebasketetan parte hartzea egotzita. Gizonezkoak aurrekari polizialak dituela jakinarazi dute.