Ekogune ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 30a, 11:15

Konposta kutxa. cc-by COMPO0

Hasiko den ikasturteko Ekogune ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak. Horretarako epemuga irailaren 30 jarri dute eta onartuen zerrenda urriaren 6an argitaratuko dute.

Ikastaroak doakoak dira,18 urtetik gorakoentzat, eta parte hartu ahal izateko, Mankomunitateko 7 udaletako batean erroldatuta egon behar da (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz).

Maila aurreratuko ikastaroren batean izena emateko, beharrezkoa da aurretik oinarrizko maila egina izatea.

Inskribatzeko epea irailaren 30era arte zabalik egongo da. Horretarako, cursos[abildua]uribekosta.org helbide elektronikora, 946 762 872 fax zenbakia edo posta arrunta (Gatzarriñe, 4 48600 Sopela) erabili beharko dute interesdunek.

Hurrengo tailerrak antolatu dituzte 2017-2018 ikasturterako:

  •  Mikologiaren hastapenak.
  •  Haziak bildu eta kontserbatzea.
  •  Janari-hondakinez baliatzeko sukaldaritza (Gaztelaniaz).
  •  Janariaren hondakinak aprobetxatzea (Euskaraz).
  •  Sasoiko kontserbak poteratzea.
  •  Monografikoa: marmeladak eta almibarrak.
  •  Monografikoa: chutney eta saltsak.
  •  Monografikoa: ozpinetakoak eta gazikiak.
  •  Hasiberrientzako sukaldaritza jasangarria.
  •  Bermikonpostaia (Gaztelaniaz).
  •  Nola kozinatu umeentzat ahaleginean amore eman gabe.
  •  Bermikonpostaia (Euskaraz).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun