Ugeragaren eta Lointeken arteko banantzea etorri da bederatzi urteko elkarlan oparoren ostean. Urte horietan, "proiektu emankorra garatu" dutela gogoratu du Ugeragaren zuzendaritzak: "bai kluberako, baita emakumezkoen txirrindularitzako osasunerako ere". Izan ere, biek ala biek gorantza egin dute, sekulan ez bezala". Horregatik, Ugeragak eskertu egin du orain arte Lointekek emandako babesa.
Ugeragak ez du argitu zein izango den datorren denboraldirako babesle berria: "dagokion momentuan aurkeztuko dugu", azaldu dute. Dena den, berretsi dute marka berriak bermatuko duela emakumezko txirrindularitzagaz klubak duen konpromisoa segitzea.