Aldundiak zabaldu duenez, "Arrauna Garatzen proiektua bat dator foru-erakundeak sustatzen dituen printzipioakaz; 2017. urtean, arraunaren zabalkundea egin eta entrenatzaileen maila teknikoa hobetzeko xedea du. Alde batetik, arrauna bizkaitarrei hurbildu nahi die, arraun egitea bultzatuz, hainbat udalerritan parte-hartzaileentzat zein Bizkaiko ikusleentzat erakargarriak diren eta arraunzaleak lortzeko lehiaketak eta probak eginez, hain zuzen ere. Beste alde batetik, Bizkaiko taldeetako entrenatzaileak trebatzeko plan bat abiarazi gura du".