Europako lidergoari eraso egingo dio Garazi Sanchezek, Casablancan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 13a, 13:29

Sanchezek Israelgo Natanya surf-lehiaketa irabazi zuen urtarrilean. © Laurent Masurel - WSL

Eguraldiak bermatuz gero, Garazi Sanchez Ortun eta Leticia Canales Bilbao surflariek bihar, eguena, ekingo diote Atlantikoan surf egiteari, Marokoko Casablanca hiriko hondartzan. Casablancako Anfaplace Pro proba puntuagarria da sailkatze-serieetarako. Hala, Sanchezek baliatu ahal izango du rankingeko bere hirugarren postua hobetzeko.

Bigarren sailkatuak, Justine Dupont frantsesak, ez du parte hartuko Casablancako surf-lehiaketan. Carol Henrique portugesak, orain arteko buruak, ostera, bere lidergoa defendatuko du.

Garazi Sanchez eta Leticia Canales arerio izango dira lehenengo unetik. Biak lehiatuko dira lehen faseko hirugarren txandan Yolander Hopkins portugesagaz eta Fatimzahra Berrada marokoarragaz. Baliteke uribekostar biak hurrengo errondara pasatzea, baina, hala balitz, bigarren fasetik hirugarrenera getxoztarra ala sopeloztarra, bakarra pasa liteke.

Casablancako dema atzo zen hastekoa, martitzenean. Baina abiatu eta 17 minutura bertan behera utzi behar izan zioten gizonezkoen lehiaketari, lanbroagatik. Gaur ekin diote berriro gizonezkoen demari, baina emakumezkoena biharko atzeratu du antolakuntzak. Edozein kasuan, domekaraino epea du probak.

Gizonezkoen txandak, lehenengo errondan

  1. Adil El Harrif (MAR), Noe Mar McGonagle (CRI), Jade Azami (MAR)
  2. Cristóbal De Col (PER), Tristan Guilbaud (FRA), Camille Maurisset (MAR), Zouhir Houmay (MAR)
  3. Alan Saulo (BRA), Diego Mignot (FRA), Jao Errera (FRA)
  4. Caina Souza Da Silva (BRA), Thiago Guimaraes (BRA), Loic Teva Bizien (PYF), Charly Martin (GLP)
  5. Chadi Lahrioui (MAR), Luel Felipe (BRA), Abdelhanin Dribki (MAR)
  6. Luan Carvalho (BRA), Dimitri Ouvre (FRA), Abdellah Soufiane (MAR), Hamza Kouhly (MAR)
  7. Damian Ceballos (CNY), Jacob Willcox (AUS), Redouane Regragui (MAR)
  8. Bruno De Andrade Maia (BRA), Dean Bowen (AUS), Thierno Sambe (SEN), Simo Berrada (MAR)

Emakumezkoen txandak, lehenengo errondan

  1. Paige Hareb (NZL), Lorena Fica (CHL), Lucía Cosoleto (ARG), Soukaina Aghouali (MAR)
  2. Melanie Giunta (PER), Ariane Ochoa (EH), Evelyn Gontier (ARG)
  3. Garazi Sanchez Ortun (EH), Leticia Canales Bilbao (EH), Yolander Hopkins (PRT), Fatimzahra Berrada (MAR)
  4. Tessa Thyssen (FRA), Josefina Ane (ARG), Summa Longbottom (AUS), Yasmine Berred (MAR)
  5. Chelsea Tuach (BRB), Lucía Martiño (ESP), Marion Philippe (PYF), Lilias Tebbai (MAR)
  6. Ella Williams (NZL), Nagisa Tashiro (JPN), Julia Camargo (BRA), Leonor Fragoso (PRT)
  7. Mikaela Greene (AUS), Eliza Greene (AUS), Mariana Assis (PRT), Nina Reynal (FRA)
  8. Carol Henrique (PRT), Peony Knight (GBR), Neis Lartigue (FRA), Izzi Gómez (AEB)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun