Uribe Kostako hondartza horiez gainera, Eako hondartzan ere kutsadura hori gainditu da. Adituek jakinarazi dutenez, ur-kalitatearen alterazio hori azken egunotan jasandako euri-jasen ondorio dira. "Bainurako ur-kalitate horien alterazioak ohikoak dira urtez urte, ez dira arraroak eta askotan ur-jasa handien ondorio izaten dira", azaldu dute.
Aipatutako hondartzetan ez bainatzeko gomendioa indarrean mantenduko da analitika berriak egin eta horien emaitzak jakin arte; hori aste honetan izango dela aurreikusi dute.