Hala, Euskal Herriko txapela janzteaz gainera, euskal zirkuituaren lehenengo saioaren emaitza hobetu zuen; maiatzaren batean, bigarren sailkatu zen Deban, Ainara Aymaten aurka finala galduta. Sopelako podiuma osatu zuten Sara Urresti sopeloztarrak eta Janire Gonzalez-Etxabarri. Urrestik Bizkaiko 16 urtez azpiko Surf Txapelketa irabazi zuen aurreko astean, Bakion.
Txapela buruan, Sanchezek ospatzeko beste arrazoi bat dauka, Casablancan Europako QS rankingeko bigarren postura heldu baitzen.
Gizonezkoetan, Alan Saulo brasildarrak irabazi zuen zirkuituko proba; horrezkero, bigarren izan zen Imanol Yeregi zumaiarrak eskuratu zuen Euskal Herriko txapela eta iazko txapeldun bikotea errepikatu zen. Bestalde, elkarteen arteko deman Peña Txuri nagusitu zen, atzean zarauztarrak eta Barrikako Amarratz surf-taldea utzita.
Beteranoak ere Atxabiribil hondartzan lehiatu ziren. Maila horretan, 40 urtez gorakoenen artean, Iñigo Iraola donostiarrak irabazi zuen Euskal Herriko txapela, finala beste gipuzkoar bati irabazita, Raul Garcia hondarribiarrari, alegia.
Bodyboard-festa
Bodyboard modalitateari dagokionez, Aritz Larrinaga sopeloztarrak irabazi zuen Opena eta ipini zen zirkuituko buru. Podiumean bigarren izan zen Andoni Izaga zumaiarra, eta hirugarren lekuan geratu zen Alex Sebastian sopeloztarra. Emakumezkoen artean, donostiarren finala bizi izan zen Atxabiribilen: Rebeka Antia nagusitu zitzaion Lorena Gurrutxagari. 18 urtez azpiko mailan, Mikel Atxega oriotarrak irabazi zuen eta 16 urtez azpikoen lehia Unai Jaiorentzat izan zen.
Peña Txuri eskolako gaztetxoak elkarteen lehiako saria jasotzen (© EHSF)
Amarratz surf-elkartea Atxabiribilen (© KROMA ARITZA - AMARRATZ)
Taldeen arteko surf txapelketa - Interclubs 2017 from Kroma Aritza on Vimeo.