Seigarrenez, irudien eta hizkien hizkuntzetan oinarrituta, ArgIHIzkiak lehiaketa antolatu dute Uribe Kostan Egizu! Getxo Euskaldun elkarteak eta Hiruka komunikazio-taldeak; hurrengoakaz elkarlanean: Uribe Kostako hainbat udalegaz (Getxo, Leioa, Erandio, Gorliz eta Plentzia eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta zenbait euskara-elkartegaz (Bizarra Lepoan, Berbots, Leioako Berbaldun).
Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da argIHIzkiak; hala, literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. ‘Fotografia’ edo ‘argazki’ berbek “argiarekin marraztea edo idaztea” dute jatorrizko esangura. Horrenbestez, nork bere begiradagaz argien eta hizkien hizkuntzakaz jolastea proposatu zuten antolatzaileek.
Uribe Kostako (edo berton bizi diren) argazkilari profesionalak edo zaleak ondoko hauek dira: Eukene Olague Fullaondo, Jon Bernárdez Losada, Paula Odriozola Ruiz, Alex Ygartua Fernandez, Sandra Amutxastegi Bouza, Gilles Bourdoiseau Lanser, Eider Álvarez Puras, Jon Herranz Hernandez, Carla Pruns Ruiz eta Endika Basaguren Ansoleaga. Barrika, Berango, Getxo, Leioa, Plentzia eta Sopelakoak dira argazkilariok.
Adinaren araberako maila bi izan ditu, 16-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena, batez ere gazteenek euskaraz idaztea sustatzeko asmoz.
Maila bi daude (adinaren araberakoak):
- 16-18 urte bitartekoena
- 18 urtetik gorakoena
Atal bi dauzka: (testu-luzeraren araberakoak):
- Testu labur-laburrena (160 karaktere gehienez)
- Testu laburrena (100 hitz gehienez).
Lehiaketa
Maiatzean egin zen lehiaketa. Guztira, 128 parte-hartzailek 169 testu helarazi dituzte: 90 testu labur-laburrak izan dira eta 79 testu laburrak; 16-18 urte bitartekoek 69 testu bidali dituzte eta 18 urtetik gorakoek, 100 testu.
Denera, 33 herritako parte-hartzaileak izan dira: Abadiño, Aizarnazabal, Aulesti, Balmaseda, Barakaldo, Beasain, Bermeo, Bilbo, Donostia, Durango, Eskoriatza, Gasteiz, Hernani, Ibarrangelu, Leitza, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Pasai Doniba- ne, Portugalete, Santullan (Castro Urdiales ), Santurtzi, Sestao eta Urretxu.
Gure eskualdekoak gehiengoa izan dira: Uribe Kostatik 107 testu jaso ditugulako, Barrikatik 1, Berangotik 10, Erandiotik 3, Getxotik 66, Gorliztik 4, Leioatik 2, Plentziatik 2, Sopelatik 13 eta Urduliztik 6.
Testu gehienak labur-laburrak izan dira (%53) eta testu gehien jaso duten argazkiak Endika Basaguren Ansoleaga eta Gi- lles Bourdoiseau Lanserrena izan dira. Testuen artean, denetarik egon da: gehienak prosa, baina baita bertsoak edo olerkiak ere.
Sariak
Gazteen ataleko irabazleek liburu elektroniko bana irabazi dute:
16-18 / Laburra
- Paula Gordaliza Tejero (Sopela, 2000). Paula Odriozola Ruizen argazkian oinarritutako «Sirenen kantua» testuagatik.
16-18 / Labur-laburra
- Leyre Conde Gallastegi (Getxo, 2000). Gilles Bourdoiseau Lanseren argazkian oinarritutako «Eskuak» testuagatik
Nagusien ataleko irabazleek, bakoitzak 200 euro:
+18 / Laburra
- Gotzone Butron Kamiruaga (Gorliz, 1965). Eider Álvarez Purasen argazkian oinarritutako «Kafe mingotsa» testuagatik.
+18 / Labur-laburra
- Maitane Nerekan Umaran (Getxo, 1984). Jon Bernárdez Losadaren argazkian oinarritutako «Boltsa baltza bultza» testuagatik.
Gotzone Agirrek eta Isabel Atxak osatu zuten epaimahaiak ebatzi zituen aipatutako irabazleak. Parte hartu duten hainbat argazkilari ere egon ziren ekitaldian, eta testuen egileentzako sariak banatzen jardun zuten: Marimar Sertutxa Eroskiko ordezkariak, Koldo Iturbe Getxoko Euskara zinegotziak, Egokiñe Angulo Erandioko Euskara zinegotziak eta Jose Luis Liz Leioako Udalaren euskara-teknikariak. Gorlizen eta Plentzian udalbatzak egon zirelako ezin izan zen udalerri horietako ordezkaririk bertaratu.
Erakusketa ibiltaria
Aurrerantzean Uribe Kostako hainbat lekutan antolatuko den erakusketa ibiltarian ikusgai egongo dira 40 irabazleak, argazkiekin batera. www.argihizkiak.eus webgunean ere ikusi ahal izango dira.
- Urriak 2-15: Gorlizeko Sertutxena kultur etxean.
- Urriak 20-27: Algortako Merkatuan.
- Azaroak 20-abenduak 1: Erandio. Josu Murueta kultur etxean (Astrabudua).
- Abenduak 4-15: Plentzia. Kultur etxeko areto nagusian.
- Abenduak 19-29: Getxo. Villamonteko kultur etxean.