Kultura  Plentzia  Uribe Kosta 2017-10-11 16:50

"Plasentzia 1577" herri-antzerkia

"Plasentzia 1577" herri-antzerkia Plentziar askok parte hartu zuten antzerkian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dela 440 urte inguruko Plentziako bizimodua antzeztu dute hainbat herritarrek, plazan, gaurko plentziarren begien aurrean, joan den zapatuan, urriaren 7an. Musikaz eta dantzaz girotutako euskarazko herri-antzerkia Jokin de Pedrok idatzi du, eta, Alex Ygartuak, zuzendu. Balearik noiz helduko begira portuan edo tabernan dauden itsasgizonak edo arrantzaleak; sareak josten, eskabetxe-fabrikan beharrean eta umeak jagoten diharduten andrezkoak; balea bila joanda, Ternuan (Kanada) ezagututako hango jatorrizko herritarrak, eta eurakaz izandako hartu-emanak, "apaizac obeto" esamoldearen esangura gordea eta abarrak akordura ekarri zituzten plentziarrek, besteak beste. Herrian eta herriak sortutako herri-historiaren antzerki bizia taularatu dute: "Plasentzia 1577". Argazki-bilduma, berton:

Argazki-bilduma:

Argazkiak: HODEI TORRES / HIRUKA

1577 Plasentzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa