HIRUKAk Tokikom 2017 Sarietako Azal Onenaren saria jaso du gaur, Usurbilgo Sutegi antzokian, "Itsasadarrean, bizirauten" lanari esker. Horrez gainera, udako zenbaki monografiko bereziari Aipamen Berezia egin diote epaimahaikideek, "informazioari trataera transmedia emateko ahalegina egiteagatik". HIRUKA: "Uribekostarrok, zuonak dira sariok! Eskerrik asko hirukakideei, langileei, Artefaktori eta eskualdeko hiruka-irakurle guztie!". Modu berean, gainerako saridunak eta aipatuak ere goretsi beharrekoak dira: Zorionak Anbotori, Baleikeri, Labrit Multimediari eta Puntuari ere!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!