Ikastaroa 16:30etik 19:30era egingo diren 16 sesioz osaturik egongo da (azaroak 14,16, 21, 23, 28 eta 30, abenduak 12,14, 19 eta 21 eta urtarrilak 9,11,16,18, 23 eta 25). Ekimenean, Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun