Kadete getxoztarra, 2002an jaiotakoa, Euskal Herriko jokalari bakarra izango da kontzentrazio horretan. Leioa Waterpolok zoriondu egin du bere jokalaria, eta gogorarazi du bigarren aldia dela Arana horrelako trebatze-saio batera deitzen dutena. Joan den hilabetean, Valentzian egon zen.