ArgIHIzkiak ikusbide Astrabuduan, astelehenetik aurrera

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 18a, 12:00

Irailean eman zituzten sariak.

ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak antolatutako lehiaketan parte hartu duten Uribe Kostako 10 argazkilariren lanak eta horietan oinarritutako testu irabazleak ditu osagaitzat erakusketak. Gura duenak astegunetan izango du bertaratzeko beta, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun