Plentziako V. Jardunaldi Historikoek Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) eta frankismoak eskualdean izan zuten eragina aztertu zuten. Jardunaldi horietan, sei adituk euren ikerketen emaitzak azaldu zituzten, hala nola Gerra Zibilaren ondorioak, auzokideen arteko salaketak, errepresioaren beldurra eta hondamendi ekonomikoak eta sozialak. Hala, gai horiek denak batu eta liburu bat osatu du Gonzalo Duok: "Historia de Plentzia: La Guerra Civil (1936-39) en Plentzia y Uribe Kosta".