Elkartasun-erronkari hasiera emateko, Gabonetako arbola paratu dute Bilboko Konkordia plazan, beirazko botilez eraikitako hamar metroko altuerakoa. Helburua da hondakin-mota horren 2.800 tona biltzea eta Save the Children erakundeari 3.000 euro ematea, Bizkaian umeen pobreziaren aurkako proiektuak garatzeko.
Arbola horren ondoan, halaber, zortzi edukiontzi ipini dituzte, Olentzeroren eta Errege Magoen irudiakaz, txikienak birziklatzearen kulturan sartzeko. Bilboko edukiontzi horiez gainera, beste zortzi instalatu dira Bizkaiko hainbat herritan. Hala, bana dago ipinita Erandion eta Sopelan. Modu berean, ontziak badaude Barakaldon, Basaurin, Balmasedan, Durangon, Bermeon eta Lekeition ere. Hamasei edukiontziak urtarrilaren 8ra arte erabili ahal izango dira, erronka solidariora lortzen laguntzeko. Gainditu gura duten helburua da 2.800 tona-beira biltzea, Save the Children erakundeari Bizkaian umeen pobreziaren aurkako proiektuak sustatzeko 3.000 euro emateko.
Gaur goizean egin den ekitaldian egon dira Unai Gangoiti Foru Ingurumeneko zuzendaria, Iker Alcántara Save the Children erakundeko kidea, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua eta Oskar Acedo Ecovidrioko Iparraldeko gerentea, besteak beste.