Ez dakit, gainontzekoek, baina nik sekulako lotsa sentitu nuen horrelako testu inguru batean zu honela ikustea, eta zure berririk ez izatea. Inoiz burutik pasatu zitzaidan ondokoari galdetzea, baina hain nintzen lotsa, saioa bukatu arte itxaroten izan bainintzen etxera joateko, eta eleen presondegian zure arrastoa topatzeko. Nahiz eta jakin euskaldun asko, hitzetan, erkina garen, orain badakit nor zaren, eta orain badakit, edozein lekutan zaudela ere, inoiz ez zaitudala ahaztuko, eta beti egongo zarela burumuinaren bazterren batean, entzundako saioa bezala.