Gurutzeta eta Basurtu ospitaleetako umeei bisita egin diete Athleticeko jokalariek

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 20a, 10:30

Basurtuko zenbait osasun-langile eta AThleticeko jokalari, atzo. © ATHLETIC

Basurtuko ospitalean dauden neska-mutilei poztasuna eroan zieten atzo Andrea Sierra Athleticeko atzelari eta Bizkerreko jokalari ohiak eta Ager Aketxe erdilari itzubaltzetarrak, data hauetan ohikoa den legez. Sabin Merino Athleticeko aurrelari urduliztarra, ostera, Gurutzetan izan zen, bertako ume gaixoei irribarreren bat ateratzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun