Senideak, presoen gainean berbetan

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 20a, 19:17

Atzoko mahai-ingurua. © LAB

LAB sindikatuak batuta, atzo berbaldia eskaini zuten Algortan hainbat preso eta deportaturen zenbait senidek eta lagunek, tartean Alfonso Etxegarai deportatu plentziarraren eta Aitor Cotano preso algortarraren hurko banak.

LAB sindikatuak azaldu duenez, "euskal preso politikoen aldeko hainbat jarduera" dabil egiten egunotan, gaia "lehen lerrora" eroateko. Atzoko ekimena Villamonte kaleko kultur etxean izan zen. Bertan, honako senideek eta lagunek jardun zuten mahai-inguruan: Jon Kirru, Ibon Iparragirreren anaia; Idoia Bustinza, Txus Martinen koinata, Maite Agirre, Alfonso Etxegarai deportatuaren laguna; eta Itziar Sinde, Aitor Cotanoren izekoa. Denek euren senideen egoeraren gainean berba egin zuten. Hitzaldia amaituta, elkarretaratzea eta giza katea egin zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun