Espainiako Loteriak hainbat milioi utzi ditu Leioan eta Getxon

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 23a, 12:25

Leioa Artea merkataritzaguneko loteria-administrazioak 31.250.000 euro banatu ditu saritan; bertan saldu dute bigarren saria, 51.244 zenbakiari egokitu zitzaiona atzoko zozketan. Areetako 4set informatika-enpresako langileak izan ziren onuradun nagusiak; beharginek 25 milioi euro irabazi zituzten.

Zugatzarte etorbideko 4set informatika enpresako langileek, bigarren sariaren 20 serie jokatu zuten. Atzo azaldu zutenez, “harrituta" daude sariagaz. "Txantxetan zebiltzala uste genuen, baina egia da, oraindino harrituta gaude, ez dugu sinetsi ere egiten; oraindino ez dugu geureganatu", esan zien Sistema Saileko behargin batek albiste-agentziei.

20 bat langile ditu enpresak Areetan, baina, denera, bost egoitza ditu Estatu espainiarrean. "Langile gehienok dezimo bat erosi genuen, eta, hortaz, saria oso banatuta dago. Batzuek, gainera, senideakaz eta lagunakaz jokatzen zuten. Asko dugu ospatzeko", esan zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun