Euskal preso politikoen errealitatea ezagutzera emango dute barikuan Danontzat gaztetxean

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 10a, 13:04

Hausnarketa kritikoa sustatzeko Ezbaian taldeak "Recoja sus cosas" liburuaren aurkezpena antolatu du bariku honetarako, hilaren 12rako, Plentzia eta Gorlizko Danontzat gaztetxean. Bertan izango da eleberri bihurtutako erreportajearen autorea: Ander Zurimendi. Hitzordua 19:00etan jarri dute.

"Zelakoa da bizitza kartzelan 25 edo 30 urte eman ostean?" Hori izan da Ander Zurimendik azaltzen saiatu dena "Recoja sus cosas" liburuan. Eleberri bihurtutako erreportaje hori 2014an kartzelatik irtendako EPPK ko bost preso ohiri egindako elkarrizketetan oinarritzen da, euren artean Fernando Etxegarai plentziarra.

Liburuaren aurkezpenean, gainera, bertaratuko diren denek Pinki Etxegarai zein "Mungi"-ren bizipenak ezagutzeko aukera ere izango dute. Berbaldia bukatu ostean gaztetxeko barra ireki eta luntx txiki bat prestatuko dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun