Leticia Canales eta Garazi Sanchez surflariak ETBn izango dira

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 18a, 09:30
Leticia Canales eta Garazi Sanchez. © EITB

Gaur iluntzean, Leticia Canales eta Garazi Sanchez surflariak ETB-1 katean izango dira, EITBk aurreratu duenez. Sopelako eta Getxoko kirolariak gonbidatu dituzte "Gure Kasa" gazte-saioan parte-hartzera; Julen eta Antton Telleria anaiek gidatzen dute. 21:30etik aurrera segi daiteke saioa, telebistan edo Eitb.eus atarian.

Saio berean beste hainbat gai jorratuko dute, tartean Donostiako danborrada eta merkealdiak. Donostiako danborradaren bezperan, Richard Oribe igerilari eta aurtengo Urrezko Danborragaz izango da Markel Alberdi. Hala, igerilari olinpiko bi izango dira batera igerilekuan. Modu brean, saioan berba egingo dute San Sebastian eguneko tradizioen gainean, angulak jatearen ohituraren inguruan kasu. Hala, Iban Garcia angula bila joango da Donostiako Bretxako merkatura.

Bestalde, urte berriagaz batera merkealdiak ere hasi dira, eta gai hori izango dute berbabide Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariak eta Ana Goitia moda-blogariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun