Maila absolutuan, Sopelako Munarri atletismo-klubeko kideak podiumera igo ziren, emakumezko taldeen modalitatean brontzezko dominak batzera.
Gazte-mailan, ostera, Leire Zorraquín Berango Atletismo Taldeko atletak eta Miguel Abaitua Erandioko Atletismo Eskolako kirolariak lortu zuten Bizkaiko txapel bana. Taldeka, erandioztarrak nagusitu ziren mutilen proban.
Atleta erandioztarrek azaldu dutenez, zirkuitua "oso astuna izan zen, lokatz askokoa; igoera-aldats gogorra zeukan, eta baita jaitsiera arriskutsua ere".