Espainiako Gobernuak Bizkaian daukan Azpiordezkaritzak zabaldu duenez, honakoak dira aurretiko hitzordua modu telematikoan eskatzeko webguneak: Run.gob.es/citagc eta Guardiacivil.es. Telefonoz deitzekotan, Algortako Arma eta Lehergaien Interbentziora dei daiteke zuzenean, 944 306 573 zenbakira.
Azpiordezkaritzaren arabera, neurri hori "Guardia Zibilak EAEn garatzen dabilen modernizazio-prozesuaren" baitan hartu dute. Hala, erakunde horren ustean, "zerbitzu horren helburu nagusia da hiritarrentzako zerbitzua hobetzea, sistema informatiko baten bidez; sistema horrek ahalbidetzen die erabiltzaileei zein Arma eta Lehergaien Interbentzioko langileei beraiei denbora modu eraginkorrean kudeatzea".