Lasterketa Areetako Bizkaiko Zubitik aterako da, Areeta, Leioa, Erandio, Deustu eta Bilbo zeharkatzeko. 11.900 metroko ibilbidea egin ondoren, Bilboko udaletxearen aurreko zubira helduko da.
Lasterketa hori 1930ean sortu zuten, eta Estatu espainoleko errepide gaineko lasterketarik zaharrena da, Kataluniako Jean Bouin probaren ondren.
Proba hau dela eta, Itsasadarraren paretik doan errepidea mugarrituko da ibilbide osoan, konoakaz, ibilgailuen sarrera galarazteko. Neurri hori hartzeko Getxo, Leioa, Erandio eta Bilboko Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren lana ezinbestekoa izango da.
Zenbakiak, txipa eta oroitzapenezko elastikoa aurretik jaso daitezke Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko 30. zenbakian, Flor de Lis Antiques dendan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.