Jendea formatzeko asmoagaz jarri da martxan proiektu hori. Sarritan teknologiaren mundua informatikariajaz bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo... Edozeinentzat aproposak dira doako ikastarook; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko dira horietan, ikuspuntu kritiko batetik.
Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro horietara bertaratutakoei, mundu digitala ulertzeagaz batera.
Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, barikuetako goiz eta arrastietan, eta zapatu goizetan banatuta.
1.Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroa
Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia? horrelako galderak egin eta denon artean erantzungo ditugu, praktika ere tarteko.
Gaiak:
- Nire ordenagailua
- Nire sakelakoa
- Gure bizitza
Datak eta ordutegia:
- Otsailaren, 23an barikua [goizeko 10:00-14:00 eta arrastiko 15:30-19:30] eta 24an, zapatua [goizeko 10:00-14:00].
2.Izan sortzaile: web teknologiak ikasten
Web teknologiak, egunerokoan konturatu gabe erabiltzen ditugu, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Hauek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide orri txiki bat definituko dugu; gustuko duenak ezagutza hauekin hasteko. Lan honetarako, Mozilla Fundazioaren X- Ray goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko ditugu.
Gaiak:
- Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
- Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin
- Web meme bat egin
- Web komiki bat egin
- Web postal interaktibo bat egin
- Sakelako telefonoetarako edukia eta istorioak egin
Datak eta ordutegia:
- Martxoaren, 23an barikua [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:30-19:30] eta 24an, zapatua [goizeko 10:00-14:00].
3. Appinventor-gaz lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe
Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.
Gaiak:
- Appinventor aurkezpena [Adibide sinple batekin oinarrizko aplikazio bat nola egin ikasi. Adibideak ikusi eta probatzeko aukera].
- Aplikazioa egiten hasteko tailerra [Aplikazioa definitu eta zein adibideetan oinarrituko den identifikatu. Aplikazioa egiten hasi].
- Aplikazioa amaitzeko tailerra [Aplikazioa egiten jarraitu. Aplikazioen egoera eta aurkezpen txikia].
Datak eta ordutegia:
- Apirilaren, 20an barikua [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:30-19:30] eta 21an, zapatua [goizeko 10:00-14:00].
4. Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa
Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezagutza eza, ohiturak, denbora falta... Gure talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.
Gaiak:
- Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
- Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
- Sare sozialen erabilera (Twitter)
Datak eta ordutegia:
- Maiatzaren, 18an barikua [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:30-19:30] eta 19an, zapatua [goizeko 10:00-14:00].
5. Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa.
Gaitasun digitala izatea edo gaitasun digitaletan heztea beharrezkoa izango da. Ikastaroa edozeinentzat da edozein testuingurutan baita garrantzitsua, baina bereziki hezkuntzari lotutakoetan. oorretarako, garatu berri den DIGCOMP markoari dagokionez, honek irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea dauka helburu. Horri loturik, orokorrean edozeinek bere gaitasunen arabera ikasteko ingurunearen definizioa eta lanketarako pausoak ematea ere bada ikastaroaren helburu. NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak ere landuko ditugu ikastaroan. Hauek denak, bizi osorako formazioa eta joeren azterketa baten barnean.
Gaiak:
- Gaitasun digitalen markoa
- NIA (PLE) bat egin
- Bizi osorako formazioa eta joerak
Datak eta ordutegia:
- Ekainaren, 22an barikua [goizeko 10:00-14:00 eta arrastiko 15:30-19:30] eta 23an, zapatua [goizeko 10:00-14:00].