Alberdi eta Cuadrado nagusi, Areeta-Bilbo lasterketan

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 31a, 21:36

Helene Alberdi, helmugan. © EVENTS EUSKAL PRESS

Helene Alberdi eta Diego Cuadrado kirolariek irabazi zuten Areeta-Bilbo lasterketaren 23. edizioa, joan den domekan.

Areetako Bizkaiko Zubia eta Bilboko udaletxearen aurreko zubiak lotu zituzten Alberdik, Cuadradok eta beste 1.459 parte-hartzaileek, itsasadarraren paretik doan errepidetik 11.900 metroko ibilbidea egin ondoren. Helene Alberdi argi eta garbi nagusitu zen, 45:16 denboragaz. Bere atzean geratu ziren Montserrat Vázquez (49:49) eta Idoia Izaguirre (51:43).

Gizonezkoei dagokienez, Diego Cuadrado izan zen garailea, 37:54 denbora eginda. Ivan Arrate getxoztarra izan zen bigarren, minutu bi eta 21 segundora. Podiuma David Laherak osatu zuen, Arraterengandik 26 segundo eskasera.

Areeta-Bilbo lasterketa 1930ean sortu zuten, eta Estatu espainoleko errepide gaineko lasterketarik zaharrena da, Kataluniako Jean Bouin probaren ondren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun