Maria Arriaga Telleriak (Hexen) sortutako musikagaz bat, Fredi Paiak (Gibelurdinek) ipini zizkion berbak kantari. Erritmoa Nataly Etxeitak (Okupando Rom@, D.A.R., El Trio Kalabera) markatu du, baterian. Doinuak eztitzeko lanean, zenbait sortzailek jardun zuten: baxuan, Jon Chocarro "Txoki"; gitarran, Eneko Burzako (Mobydick); biolinean, Laurita Arrabita (Okupando Rom@); eta zeharkako txirulan, Irantzu Garamendi (Cloverwind, The Binilo's). Azkenik, ahotsak Itxaso Payak (Gibelurdinek), Mikel Piñeirok (Ukabilkada), Maria Arriagak eta Bittor Egurrolak ipini zituzten. Grabazioa Jorge Peralesek egin zuen, Berangoko Zarata Estudios-en.