Oinezkoentzako pasealeku berria gura dute Butroe itsasadar ondoan

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 7a, 12:25

Aurreikusitako pasealekua Plentziako oinezkoentzako zubitik Arbina presara artekoa izango da.

Espainiako Ingurumen Ministerioak oinezkoentzako ibiltokia egin gura du Butroe itsasadarraren ibaiertzean. Proiektua Plentzia, Barrika, Gatika, Lemoiz eta Gorliz udal-mugarteetan egikaritzea dago aurreikusita.

Plentziako Udalak egitasmo horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena utzi du ikusgai, kopisterian. Ideia da herritarrek alegazio edo iradokizunak egitea, udaletxeko erregistroan, hilaren 12a baino lehen. Itsasertz Mugarteak hilaren 19ra arte eman dio epea Plentziako Udalari proiektuari dagokion txostena aurkezteko.

Informazio gehiago, laster.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun