Erandion eta Leioan auto-pilaketak eragin ditu istripu batek

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 14a, 11:59

Kukularrako trafiko-kamerak ateratako irudia. © TRAFIKO ZUZENDARITZA

Txorierrin, kilometro biko ilarak eta, Leioan, 3 kilometrokoak eragin ditu, Errontegi zubiaren Barakaldoko aldean izandako ezbeharrak.

Goizeko 07:45ak aldera, hainbat ibilgailuk istripua izan dute, N637 errepideko 10. kilometroan, A8rako norabidean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Handik gutxira agertu dira larrialdi zerbitzuak, Errontegi zubiko Barakaldoko aldean. Hala ere, auto-pilaketak eragin ditu trafiko-istripuak: 2 kilometrokoak N637 (Txorierri) errepidean eta 3 kilometrokoak -n (Leioa). Ibilgailuak errepidetik kendu ostean, errei denak zabaldu dituzte; goizeko 09:30erako ez zegoen auto-pilaketarik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun