Laukoteak emanaldia eskainiko du 20:00etik aurrera Merkel Etxean, Ezekiel Agirre kaleko 14. zenbakian. Ekimen hori itzubaltzeta gaztetxeak antolatutako Eguen Akustikoen barruan kokatuta dago. Antolatzaileen arabera, emanaldiaz gainera gozatu ahal izango da pintxoez, musikaz eta giro ezin hobeaz.
Sully Rioten kontzertura gaurkoan hurreratzerik ez duenak datorren astean izango du horretarako beste aukera. Izan ere, laukote itzubaltzetarrak Areetako Zear-bide tabernan joko du otsailaren 23an.
