Inauteriak ez dira amaitu eskualdean!

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 16a, 12:06

Inauteriak Algortan, artxiboko irudian.

Mozorro-dantza ez da oraindino amaitu gurean. Izan ere, aste-akabu honetan mozorrotzeko aukera egongo da Algortako, Barrikako eta Berangoko aratusteetan, eta Areetako inauteri boliviarretan. Lemoizen txanda, aldiz, datorren zapatuan izango da, hilaren 24an.

Algorta

Otsailak 16, barikua

  • 17:00 Umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 18:30 Umeentzako txokolate-edana, San Nikolas plazan.
  • 19:30 Umeentzako disko-festa, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Insurrectos taldearen kontzertua, Kasino plazan.
  • 22:00 Karaokea, Kasino plazan.

Otsailak 17, zapatua

  • 11:00 Ipuin-kontalaria, ingelesez, Kasino plazan (euria egitekotan, San Nikolasen), Getxoko Kids&Us hizkuntza-eskolagaz.
  • 12:00 Musikalia Martxing Band, Andrés Isasi musika-eskolako ikasleakaz, Basagoiti Etorbidean.
  • 12:30 Erraldoiak eta buruhandiak, Agurra Dantza Taldeagaz, Algortan zehar.
  • 12:30 Adin denetarako mozorro-desfilea (1. proba), Kasinotik San Nikolasera (euria egitekotan, Telletxetik).
  • 13:30 Inauterietako talde-argazkiak
  • (2. proba), San Nikolaseko frontoian.
  • 15:00 Adin denetarako mozorro-bazkaria (3. proba), San Nikolas plazan. Horrez gainera, kuadrillen guda (4. proba), herrian zehar.
  • 20:00 Lurreko taldearen kontzertua, Kasino plazan.
  • 20:00 Bull DJa (1. saioa),
  • San Nikolas plazan.
  • 22:00 Mozorro-txapelketaren sari-banaketa, San Nikolas plazan.
  • 22:30-01:30 Bull DJa (2. saioa), San Nikolas plazan.

Otsailak 18, domeka

  • 11:30 Umeentzako puzgarriak,
  • San Nikolas plazan.
  • 12:30 Biotz Alai Txiki abesbatza,
  • Kasino plazan.
  • 12:30 Euskal inauterietako kalejira, Agurra Dantza Taldeagaz, herrian zehar.
  • 13:30 Txistorra-jan herrikoia,
  • San Nikolas plazan.
  • 15:00 Euskal inauterietako kalejira-bazkaria, Agurra Dantza Taldeagaz, San Nikolas plazan.
  • 17:30-20:00 Bidean erromeria-taldea, San Nikolas plazan.

Areeta

Otsailak 17, zapatua

  • 16:00-17:00 kontzentrazioa Bizkaiko Zubiko plazan.
  • 17:00-18:00: kalejira (Kale Nagusitik metro ondoko plazara).
  • 18:30-20:00: Boliviako inauterien dantzak (Areetako geltokiko plaza).

Barrika

Otsailak 17, zapatua

  • 18:00-21:00 Mozorro-lehiaketa, nagusien etxean. Parte-hartzaileek egun berean izena eman ahal izango dute.

Informazio gehiago: www.barrika.eu

Berango

Otsailak 18, domeka
Luzaideko inauteriaren eta joaldunen kalejira, herrian zehar.

  • 11:00 Axgane.
  • 11:45 Lantzarte.
  • 12:15 Karabigane.
  • 12:45 Landaida.
  • 13:30 Sabino Arana.

Armintza

Otsailak 24, zapatua

  • 19:00-20:30 Disko festa, frontoian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun