Hala ere, gurean, gutxi izan dira errepide sarean izandako arazoak, baina horiek hainbat hezkuntza zentroetan izan dute eragina. Eskolak bertan behera gelditu direla esanez sare sozialetan mezu bat zabaldu da, baina informazioa gezurtatu du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin. Aitortu duenez, hezkuntza zentro gehienek ixtearen aldeko hautua egin dute; hori dela eta, zentro bakoitzagaz harremanetan jartzeko eskatu diete gurasoei. EHUk, bere aldetik, unibertsitate jarduera geldiaraztea erabaki du campus guztietan, 15:00 arte.
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, arrapala mekanikoak eta igogailuak ez dira ibiliko goizean zehar, arazoak ekiditeko, eta Getxo Kirolakek eta Musika eskolak ikastaroak bertan behera utzi dituzte, printzipioz, 15:00ak arte. Goizean zehar ez da TAO zerbitzurik izango.
Sare sozialetan elurtearen argazkiak igo ditu HIRUKAk, Facebook bidez. Zuen argazkiak agertzea gura baduzue bidali irudiak @hirukaeus helbidera.
Argazki-galeria
@HirukaEus Leioako udaletxe ingurua eta Elexaldeko ur errota. pic.twitter.com/b3jaw61uqo
— iñaki legarreta (@UgamboIaki) 2018(e)ko otsailak 28
Gaurko elurteak utzitako irudi batzuk / Imágenes que nos ha dejado la #nevada de hoy pic.twitter.com/Rksbc6LCak
— Leioa Udala (@leioaudala) 2018(e)ko otsailak 28
@HirukaEus Leioako Elexalden 3 pic.twitter.com/cFt4A5ihOJ
— iñaki legarreta (@UgamboIaki) 2018(e)ko otsailak 28