Zuzenbideko ikasle ohiei diplomak banatuko dizkiete campusean

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 2a, 13:25

Iazko ekitaldia. © EHU-KO ZUZENBIDE FAKULTATEA

Gaur, barikuan, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalak 2016/2017 ikasturteko promozioaren 84 ikasleei euren diplomak banatuko dizkie, Leioako campuseko Areto Nagusian; ekitaldia 17:30ean hasiko da.

Fakultateak zabaldu duenez, diploma jasoko duten 84 ikasleetatik 60 emakumezkoak dira eta beste 24, gizonezkoak. Denen amabitxia izango da Carmen Adán, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia. Gainera,  karrera amaierako sari bereziak banatuko ditu Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko dekanoak. Merezimendu hori jasoko dute Jasone Martínez Arana eta Lorea Irizar Pérez graduatuek. Halaber, Iñigo Urrutiak EHUko Zuzenbide Administratiboko irakasle eta Aldezleak emango dio Eneritz Estancona Arrioalari gradu amaierako lanaren sari berezia. Amaitzeko, EHUko Koroak "Gaudeamus Igitur" abestuko du.

Diploma banaketa ekitaldian honako hauek ere hartuko dute parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea.
  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.
  • Miren Gallastegui, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea.
  • Carmen Adán, EAEko fiskal nagusia eta promozioaren amabitxia.
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen dekanoa.
  • Maria Pilar Nicolás, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko koordinatzeko dekanordea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun