Bertsolariak prest, Uribe Kostako lehiaketarako

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 2a, 14:23

Jone Uria txapelagaz, 2016an.

Bertsolariak prest daude Uribe Kostako txapelaren bila joateko. Algortako Bertsolari Eskolak jakinarazi duenez, "25 bertsolari trebe lehiatuko dira", hilaren 9an, 16an eta 24an, Erandion, Algortan eta Sopelan, hurrenez hurren.

Txapelketako kanporaketa biak eta finalaurrekoa bertso-poteo formatuan egingo dituzte, aurreko edizioan legez. Saio bakoitzean lau bertsolarik abestuko dute, hiru bertsoalditan. Finalean, ostera, 6 bertsolarik kantatuko dute.

Lehenengo kanporaketa

Eguna: Martxoaren 9a, barikua.

Ordua: 19:00etatik aurrera.

Lekua: Altzaga.

Bertsolariak:

1. saioa: 19:00etan Goiko tabernan:

Inazio Vidal, Irene Ezkurra, Xabier Sainz de la Maza eta Iñigo Kortazar.

2. saioa: 20:00etan Ziaboga tabernan:

Josu Landeta, Xabier Albizu “Txuri”, Galder Bilbao “Txapi” eta Beñat Vidal.

3. saioa: 21:00etan Coliseo tabernan:

Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Daniel de Miguel.

Bigarren kanporaketa

Eguna: Martxoaren 16a, barikua.

Ordua: 19:00etatik aurrera.

Lekua: Algorta.

Bertsolariak:

1. saioa: 19:00etan Saniko tabernan:

Imanol Uria, Pello Etxebarria, Maddalen Ruesgas eta Peru de Pedro.

2. saioa: 20:00etan Tunel Boca tabernan:

Peru Vidal, Naroa Torralba, Haritz Urrutikoetxea eta Aritz Landeta.

3. saioa: 21:00etan Villamonte tabernan:

Arrate Illaro, Itxaso Paya, Ekaitz Larrazabal "Katxo" eta Maider Barañano.

Finalaurrekoak eta finala

Eguna: Martxoaren 24, zapatua.

Ordua: 13:00etatik aurrera, egun osoan

Lekua: Sopela.

Finalaurrekoak:

1. saioa: 13:00etan Dunbala tabernan.

Bazkaria: 14:30ean Artadi garagardotegian, 15 euroan. Izen-ematea: albegetxo@gmail.com / 605 704 385. Martxoaren 19a baino lehen.

2. saioa: 17:00etan Laiak tabernan.

3. saioa: 19:00etan Etxekhi tabernan.

Finala: 22:00etan Plaza Beltza kulturgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun