HIRUKAko langileok ez ezik, aldizkaria banatzen duten emakumeek ere bat egingo dute greba-deialdiagaz. Horregatik aste honetako zenbakia ez da ohiko egunean banaketa-guneetara ailegatuko, biharamunean baino. Besteak beste, martxoaren 8ko mobilizazio eta ekitaldien irudiak jasoko ditugu, bai paperean bai webgunean ere. Eskualdeko emakumeei dei egiten dizuegu zuen inguruan jazotakoaren berri ematera eta irudiak bidaltzera sare sozialen bitartez. Twitter bidez egitekotan, #ukgrebafeminista traola erabiltzeko eskatzen dizuegu.
Egunean bertan, erredakzioko gizonezkoek emango dute grebaren eta hari lotutako mobilizazioen berri, HIRUKA.EUS-en.