Xabier Rey Urmeneta presoa kartzelan hil dela salatuko dute gaur

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 7a, 16:27

Gaur goizeko elkarretaratzea Leioako campusean. © LEIOATIK!

Xabier Rey Urmeneta preso politiko iruindarra hil da Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hainbat eragilek mobilizazioak antolatu dituzte gaurko, eguaztenerako, Algortan, Itzubaltzeta/Romon, Leioan, Erandion eta Sopelan.

Goizean goiz euskal presoaren "erailketa" salatzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka ikaslek Leioako EHUko campusean. Atzo, martitzenean, ere Xabier Rey Urmeneta gogoan izan zuten ikasleek Leioako Herri Unibertsitatean, hura zendu zela jakin bezain laster.

Hurrengo mobilizazioak:

  • Algortako Telletxe plazan, 20:00etan.
  • Leioako Boulevarden, 20:00etan.
  • Erandioko metro geltokian, 20:00etan.
  • Sopelako BBVAn, 20:00etan.
  • Itzubaltzeta/Romoko Kolas plazan, 20:00etan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun