Ekimen denak "jendez gainezka" egon direla ere gaineratu du Bizkaiko mugimendu feministak behin-behineko balorazioan: "espero genuen baino askoz hobeto". "Itzela izan da, orain dela 30 urtetik hona ez zen horrelakorik ikusten" mobilizazio feministetan, iturri berberen arabera. "Aldarrikapen-kutsua" leku denetan presente egon izana positibo ikusi dute.



