"Lemoiz herriarentzat" berbaldi zikloa

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 14a, 13:52
Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin gura du Lemoizko zentral nuklearrean.

Lemoizko zentral nuklearraren etorkizunaz berba egiteko hitzaldi sorta antolatu du EH Bilduk datozen egunetarako. Lehenengoa Lemoizen bertan izango da, hilaren 16an, Armintzako kultur etxean.

Hitzaldiak:

Martxoak 16, barikua

  • Armintzako kultur etxea, 19:30ean. "Lemoizko zentral nuklearra: iragana eta etorkizuna". Juan Luis Olaran eta David Lopategi BBNNtako batzarkidea.

Apirilak 16, astelehena

  • Goñi Portal kultur etxea, 19:30ean. "Akuikultura proiektua, bai ala ez?". Gonbidatuak: LAB Arrantza, Ondarroa 12 mila eta Armintza eta Plentziako kofradiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun