Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko azken eguna da gaur

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 20a, 14:41

"Zubi bat sukaldera" da aurtengo kanpainaren goiburua. © ERRIGORA

Nafarroa hegoaldeko uzta Euskal Herriko sukaldeetara eramateko Errigorak antolatutako Eskutik Eskura kanpaina amaituko da gaur, martxoaren 20an. Hala eskariak datozen orduotan egin beharra dago: "gaur da ala inoiz ez; gaur da, ala ezer ez", Errigorak gogorarazi duenez.

Kanpaina horren bitartez, eska daitezke oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak euskaraz etiketatuta. Gainera, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hortik aterako dituen etekinakaz, herri-ekimenak segituko du Nafarroako hegoaldearen berreuskalduntzen egiten dabiltzan beharragaz.

Oraingo honetan, kanpainak goiburu berria izan du: “Zubi bat sukaldera”, eremu partikular hori gainditzeko proposamen baten bidez. Izan ere, Errigoraren iturriek adierazi dutenez, "norbere sukaldea gainerakoekin lotzeko bidea da, Errigoraren inguruan sortu dugun komunitatearekin bat egiteko era".

Errigorako kideek eskertu dute jaso duten laguntza: "Gure eskerrik beroenak Eskutik Eskura Euskal Herriko txoko guztietara hel dadin auzo-lankide izan zaituztegun komunikabide guztiei", sare sozialetan kanpaina itxi aurretik adierazi dutenez.

Euskal komunitateari ekarpena

Errigorak sei urte daroatza Nafarroako hegoaldeko produktuei irtenbidea ematen eta bertako euskarazko proiektuak hauspotzen. Izan ere, 2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak lan taldetxo bat osatu eta martxan ipini zuen proiektu hori. Kasu hartan, Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen proiektua. 1.500dik gora saski banatu ziren eta Argia ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zen. "Ez dago gaizki, ezta?", nabarmendu zuten orduan. Joan den azaroan, 14.000 saski beltzak eta zuriak saltzen, Errigorak 175.000 euroko irabaziak lortu zituen Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari sostengua ematen segitzeko.

Uribe Kostan, non egin eskariak:

Erandion

  • Gau Txori kultur elkartean.

Getxon

  • Lauaxeta AEK euskaltegian (Algorta). Zuzenean hemendik eskatu, bertan jasotzeko.
  • Romo ikastetxea (Itzubaltzeta/Romo).
  • San Nikolas ikastolan (Algorta).

Gorlizen

  • Jentilbaso AEK euskaltegian.

Leioan

Plentzian

  • Jentilbaso AEK euskaltegian.

Sopelan

  • Ander Deuna ikastolan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun