Goizeko atxiloketak salatzeko mobilizazioak egingo dituzte eskualdean

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 20a, 18:24

Eskuinean, Oihana Garmendia santurtziarra, Guardia Zibilak aske utzi ondoren. © SORTU

Guardia Zibilak hainbat orduz atxilotuta eduki ditu Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez 'Kubati' eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideak. "Terrorismoa goratzea" leporatu die, Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren omenaldi ekitaldian parte hartzeagatik. Polizia-operazioa salatzeko, eskualdean mobilizazioak iragarri dituzte gaurko eta etzirako.

Miren Zabaleta Nafarroako Sortuko arduradunak libre geratu ostean zabaldu duenez, “edonor duintasunez eta bakean agurtzea ez da delitua. Maitasuna delitu ez den bitartean, behintzat”.

Sortuk LABek eta Ernaik bultzatzen duten Kalera! ekimenak deitu ditu elkarretaratzeak, “Bakearen eta askatasunaren alde, ez gaituzue geldituko” goiburupean. Honako hauek dira baieztatutako deialdiak:

Gaur, martitzena, martxoaren 20an

  • 19:30 Kolas plaza (Itzubaltzeta/Romo).
  • 20:00 Boulevard (Leioa).
  • 20:00 Telletxe (Algorta).

Etzi, eguena, martxoaren 22an

  • 13:00 Mikel Laboa plaza (Leioako campusa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun