Lauaxeta AEK eta Mastitxu euskaltegietako euskara-maila aztertu dute Betikoko hainbat ikaslek

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 22a, 17:37
Leioako Mastitxu udal euskaltegia.

Betiko ikastolako ikasle talde batek Leioako Mastitxu udal euskaltegiko eta Algortako Lauaxeta AEK euskaltegiko euskara-mailaren inguruko ikerketa bat egin dute. Informazio guztia artikulu batean bildu dute. Zentro bietako laguntza izan dute Jonek, Peiok, Biancak eta Gorkak.

"Kalitatezko euskara irakaskuntza Getxon eta Leioan? Zein da euskaltegietako ikasleen iritzia euskararekiko?" goiburuaren pean, Algortako eta Leioako bi euskaltegitako euskararen egoera ikertu gura izan du Betiko ikastolako ikasle-talde batek, zentro horian euskara-maila egiaztatu ahal izateko.

Ikerketaren emaitzen arabera, azken urte hauetan, Mastitxu Leioako udal-euskaltegiko ikasleen kopurua igo da iaztik hona, 232 ikasletik 272 ikaslera; pasaden ikasturtearekiko %12’93ko igoera izan dute. "Aldaketa hori haiek duela urte batzuk egindako aldaketagatik gertatu dela diote; beste urteekin konparatuta asteko ordu gutxiagoko moduluak eskaintzen ari dira, eta jende gehiago animatzen da euskara ikastera", azaldu dute azterketa egin duten gazteek.

Horretaz aparte, bertoko ikasle gehienak Leioakoak dira, nahiz eta Erandioko zein Getxoko ikasle asko dituzten. "Pasaden udan, etorkinen seme-alaben talde xelebre bat izan omen zuten. Debora gutxi zeramaten Euskal Herrian, eta beraien helburua euskara ikastea, baina, batez ere ikastolako emaitzak indartzea zen", azaldu dutenez. Dauzkaten ikasle etorkinak Hego Amerikako herrialdeetatik etorritakoak dira.

Bestalde, ikasleen bataz besteko adina 30 urtekoa da, eta nahiz eta jende gehienaren helburua titulu bat ateratzea den, askok seme-alabakaz eta ilobakaz euskaraz berba egin ahal izateko ikasten dabiltza. Hala ere, ikasleen %70ek titulu bat ateratzen du: B1, B2 edota C1 titulua. Akreditazioak ere lortzen dituzte: A1 eta A2. "Esan digutenez, zaila da esatea zenbat urte egoten diren ikasleak euskara ikasten, baina 10 orduko moduluetan izena ematen duten ikasleek 4-5 urte irauten dituzte", esan dute Jonek, Peiok, Biancak eta Gorkak.

Lauaxeta AEK

Algortako Lauaxeta AEK euskaltegian 16 eta 80 urte arteko ikasle ugari dago; ikasleen adinaren bataz bestekoa 30-40 urtekoa da. Zentro horretan ere ikasleen %90 gutxi gorabehera inguruko herrietakoak dira, eta beste %10 Espainiako beste herrietatik etorri dira edo Hego Amerikakoak dira.

Horietako batzuk titulu bat ateratzeko ikasten dute euskara; beste batzuk, ostera, jakin-mina daukatelako; eta azkenik, beste batzuk sendiagaz edo lagunakaz komunikatzeko ikasi gura dute. Euskara-titulu asko daude: euskaltegian ikasten urte gehiago ematen dituzten lagunek B2 edo C1 agiriak atera ohi dituzte. Zero-mailatik hasita, normalean, hiruzpalau urte behar izaten dira C1 maila lortzeko; hau da, 2.250 ikastordu, gutxi gora behera.

Inkestak

  • Inkesta ere egin ditu euskaltegi bietako ikasleen artean, eta ondorio hauek atera ahal izan dituzte:
  • Hasteko, inkestatutako jende gehienak zerbitzu publikoetan lan egiten du; administrazioetan lan egiten duen jendea ere badago eta gutxi batzuk ikasleak dira.
  • Jatorriari dagokionez, ehuneko handi bat Leioakoa eta Getxokoa da, nahiz eta euskaltegi hauetara bilbotar eta erandioztarrak ere hurbiltzen diren.
  • Gainera, informazioa jaso ostean, ondoriozta daiteke hara joaten diren ikasle gehienak titulua lortzeko helburuagaz doazela. Horrez gainera, badaude ikasleen gurasoak eta ikasle gazteak (eskoletan dabiltzanak) ere bai, euren euskara-maila hobetzeko (ikastetxe mailan) eta senideen artean komunikatzea helburu dutenak. Beraz, esan daiteke euskararen egoera hobetzen ari dela alde batetik, beharrezkoa delako eta politikoki hizkuntza ofizial moduan onartua delako. Arrazoi horiengatik gizarteak euskaltegietara jo du hizkuntza ikasteko.
  • Gainera, ikasle gehienek haien euskara-mailan hobekuntza nabaritu dute eta, ondorioz, lanean ere bai. Jende berria ezagutzen eta gauza berriak ikasten lagundu die. Horretaz aparte, nahiz eta arraroa iruditu, ikasle gehienek ez dute bere eguneroko bizitzan erabiltzen, batzuetan lotsagatik eta besteetan ez dutelako euskaraz berba egiteko aukera askorik.
  • Azkenik, aipatzekoa da Leioako eta Getxoko euskaltegien euskararen egoera oso ona dela ondoriozta daitekeela, ikasleek euskara-mailan nahikoa hobetzen dutela, eta gutxinaka-gutxinaka Uribe Kosta gehiago euskalduntzen ari dela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun