Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala atzo iluntzean jokatu zen Bilbon, Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean. 393.50 puntugaz irabazi zuen sariketa Durangaldea taldeak, eta Uribe Kostak puntu erdi gutxiago baino ez zuen atera, 393.00 puntu; beraz, bigarren egin zuen.
Atzokoan ondorengo 12 bertsolari gazteak izan ziren protagonistak:
- Durangaldea:
- 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia, Bittor Altube Sarrionandia
- 24 urtera artekoak: Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia
- Uribe Kosta:
- 18 urtera artekoak: Aritz Landeta Terceño, Maider BarañanoUribarri eta Naroa Torralba Rodriguez
- 24 urtera artekoak: Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco
Aurten, lehenengoz, taldekako agurrakaz hasi zuten saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu zuten aretoa. Talderik originalenari saria Uribe Kostako gazteen taldeak eskuratu du. Taldekideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak lortu dituzte. Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Txaber Altube Sarrionandiak jaso zuen.
Sari banaketa ekitaldian Onintze Ituño BBK-ko ordezkariak, Idurre Maortua Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu zuten parte.