Laster urte bi beteko dira Altsasuko (Nafarroa) taberna bateko liskar bat izan ostean zortzi pertsona terrorismoa leporatuta atxilotu zituztenetik. Haietako hiruk 500 egun pasa dituzte daborduko kartzelan.
Datorren apirilaren 17an gazte horiek denak epaituko dituzte, eta Fiskaltzak 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du horientzat: 62 urte eta erdi batentzat, 50 urte seirentzat eta 12 urte eta erdi azkenengoarentzat. Hori dena dela eta, Plentzia eta Gorlizko hainbat herritar batu egin dira gertaera horrek terrorismoagaz zerikusirik ez duela esateko, justizia eskatzeko eta apirilaren 14an Iruñean izango den manifestazioagaz bat egiteko.