Udabarriko Fasea zapatuan hasi eta maiatzaren 26an amaituko da. Denera, hamahiru sailkapen saio jokatuko dira, 11 herritan zehar. Lehenengo saio bietarako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
Zapatuko lehenengo saio horretan, bertsolarien artean honakoak egongo dira: Algortako Ekaitz Larrazabal Gutierrez “Katxo” eta Txapelketan lehenengoz parte hartuko duen Berangoko Maddalen Ruesgas Rasines, besteak beste. Saioan Itzubaltzeta/Romoko Oier Iturralde Fernandez “Atano” arituko da gai-jartzaile gisa.
Domekan, aldiz, Iñigo Kortazar Elias algortarra arituko da bertsolarien artean. Gaiak, aldiz, Leioako Xabier Sainz de la Maza Bilbaok jarriko ditu, eta epaimahaian Joseba Santxo Uriarte ibiliko da.
Bestetik, Getxoko sailkapena maiatzaren 13an egingo da, Algortako Fadurako kiroldegian; saio bi egongo dira: goizeko 12:00etan eta arrastiko 17:30ean. Erandiokoa, berriz, maiatzaren 20an izango da, 17:30ean, Josu Murueta kultur etxean (Astrabudua).