Euskararen Kriseilua egitasmoa abiatu dute eskualdeko ikastetxeetan

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 25a, 11:46

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak martxan ipini du Euskararen Kriseilua ekimena Uribe Kostan, Euskaltzaleen Topaguneagaz eta eskualdeko sei ikastetxegaz batera. Egitasmoa honako herri hauetan egiten dabiltza: Sopelan, Urdulizen, Plentzian, Gorlizen eta Lemoizen.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako. Kalean, eskolan eta etxean, hurbiletik egiten da transmisio hori: hizkuntza jaso, bizirik mantendu eta hurrengoei pasatzeko ardura partekatzen dugu guztiok".

Egitasmoaren helburua da kriseiluaren "euskararen su" hori piztuta mantentzea eta parte-hartzaile denen artean zaintzea. Horren ardura ikastetxe bakoitzeko ikasleek daukate, eta horretarako kriseilua eramango dute txandaka etxera, gogorarazi dutenez.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, ikasturte-amaieran ekitaldi bat egingo dute, Euskararen Kriseilua etxean izan duten familia denak elkartuko dituena, "egitasmoa merezi duen ikusteko eta bukaera emateko".

Parte-hartzaileak

Ikastetxearen arabera ziklo ezberdinetan burutzen dabiltza ekimena:

  • Zipiriñe ikastetxe publikoa: LH1, LH2, LH3
  • Elortza eskola: LH1, LH2, LH3
  • Ander Deuna ikastola: LH1, LH2, LH3
  • Plentziako ikastetxe publikoa: LH1, LH2, LH3
  • Gorlizko ikastetxea: 1.zikloa, 2. zikloa
  • Lemoizko Herri Eskola: HH 4/5, 1. zikloa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun