Higinio Riverok domina bi lortu ditu Asturiasen

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 9a, 12:39
Higinio Rivero piraguistaren artxiboko irudioa. © EUSKAL KANOE FEDERAZIOA

Higinio Rivero Fernández piraguista arrigorriagarrak zilarrezko domina bi irabazi zituen joan den aste-akabuan, Olinpiar Esprinteko 2. Espainiako Kopan, Asturiasko Trasona urtegian. Riverok Barrika Piragua Taldea ordezkatzen lehiatu zen; VL2ko 200 eta 500 metrotan lortu zituen metalak.

Ez da lehenengo aldia Rivero barrikoztarrakaz lehiatzen denik, hainbat urtez ibili den Plentziako piragua-taldeagaz beharrean: joan den hilabetean, Olinpiar Esprinteko 1. Espainiako Kopan brontzezko domina bi jantzi zituen, parakanoen, VL3ko 500 eta 200 metroko probetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun